PIZTIAK ROCK TALDEAREN BLOGA

Archive for urria, 2008

PIZTIAK 2008-XI-13

PIZTIAK

 

(“El hombre y la tierra”-ren soinu banda
entzuten da atzetik zehar)

 

Batzutan fresko, bestetan gordin; askotan
ilun, behin edo behin argi, batzuentzat pop, besteentzat zarata hutsa, niretzat
rocka, zentzu zabaleneko rocka; baina beti PIZTIAK.

 

 1991tik
hona 5 disko handi( Huts nazazu, Hasi orduko, Argia eta Itzala, Zero eta
Euriaren zain) eta single bat ( Ez naiz 
ezer). Argi dago PIZTIAK hauek euren erritmoa daukatela, eta ez direla
urtero kumeak ematen dituzten horietakoak. Hauek bakarrik beharrezkoa denean (
dutenean hobeto esanda) egiten dute orru.

 

Datorren Azaroaren 13an Bilboko Kafe Antzokian
izango da espezie iheskor honen hurrengo agerraldia eta bertan lan berria
izango denaren zipriztin batzuk bizitzeko aukera izango dugu.

 

Batzuentzat barri, besteentzat zahar, niretzat
bakarrik PIZTIAK.

 

 

J. Urdanga


ZERO

Zero

Piztiaren gurtza

Power pop gutxi gora-behera dotorearen eta rock gogorraren mundu
zakar/zabaleranzko joera duen heavyaren arteanmugak zehazten zail duen
zerrenda bat dago, eta bertan jarduten dute duela hamar urtetik Piztiak
izenari erantzuten diotenek. Beren laugarren lana da honakoa, eta prest
dira piztia elikatzen jarraitzeko, piztia gurtzen jarraitzeko, beti ere
kilika rockaren garai oparoari, 1967-1973 bitarteko garaiari, eta beren
garaiko belaunaldiaren, REM eta Pearl Jam taldeen belaunaldiaren
iragazkitik igaroz; horixe behar du eta ez besterik lehen kantatik eta
hutsetik hasita ekin beharreko bidea. Lehen pieza hori kanta
eredugarria da, batzuen iritziz doinu oparoegia duena errepika epikoan
eta beste batzuen aburuz txiroegia. Horixe da Piztiak taldearen eremua,
itsasbazterrean sortutako bandaren esparrua; taldea rock and roll
ortodoxoaren jarraitzailea da, Euskal Herrian luzaroan heterodoxia
suizida izan baita nagusi, gero eta ezhoikoagoa den arren.
Urte asko igaro dira Zarama taldeak "Bildur naiz" lana kaleratu
zuenetik Piztiak taldearen lan honetako "Ez zaitez beldur" bigarren
gaira iristeko: honetan gitarrek Jimmy Pageren "Whole lotta love"
gaiaren riftaren oihartzuna ekartzen digute, baina ondoren beren
bideari eta beren pedalei ekiten diete. Jarraian "Ezin" amesgaiztoa
aurkezten zaigu, Feelgood taldearen antzekoagoa den doinuan babesa
bilatzen duena, itxura batean hirurogeita hamargarren urteetako azken
aldiko moldeetara egokitzen dena, gitarra solista piztia balakatzen
duela. Bereziagoa eta zailagoa izaki, "Abioiak zerua urratzen" gaiak
bere une erabakigarria du "All Along The Watchtower" gaira hurbiltzen
gaituen gitarraren punteatzean.
"Gatibuaren balada" komisaldegietan eta zigor-ziegetan mendeak
diruditen orduetan jasandako pairamenduz pairamendu eta oinez oin
eraikiriko dorre-piezen isla da. Neil Youngek badu zeresana rock eta
balada eredu-molde honetan. Piztiak taldearena ariketa bikaina da
hurrengo kantaren giroa sortzeko -"Bili" kanta alegia, Stonen moldekoa
eta Hertzainak taldearen ereduarekin lotzen ere dena-, eta "Atsegin
ditut zelai berdeak zabaltzen dituzten leihoak" kantuarekin bat
egiteko, Piztiak taldea garaian hurbilagoak diren doinuetan egokitzen
baitira azken horretan. Fermin Tolosarrari, disko honetako gaietan izen
berezia duen bakarrenetakoari eskaintzen zaio gairik klaustrofobikoena,
protagonistarekin nahasten den, protagonista ordezkatzen duen pantaila.
"Maite" gaiaren erabateko gogorra, "Zuhaitzen denbora" gaiaren ederra,
"Autobidean" gaiaren borroka titanikoa eta Joneren arima ezin irten zen
zulo beltzarena entzun daitezke jarraian.
Azken gitarrak, hamairugarren gaian aurkezten denak, kanpaien jotzearen
antza du. Piztiak taldearena rock gogorra da, nola funtsean hala
forman, bidaia bat bizitzaren alde ilunera. Atal berri bat piztiaren
aldeko gurtza aspaldikoan.
Piztiak ez da Rock and Rolla bakarrik

El culto de la bestia

Entre el power pop más o menos elegante y el heavy que tiende a lo
v(b)asto el rock duro ocupa una franja de límites difíciles en la que
se encuentran desde hace una década sumergidos quienes responden al
nombre de Piztiak. Llegan a su cuarto trabajo dispuestos a seguir
alimentando a la bestia, mantener su culto, mirando siempre de reojo a
la época dorada del rock entre 1967 y 1973, y pasándola por el filtro
de la generación a la que pertenecen, la de REM y Pearl Jam; ese y no
otro debe ser el camino que desde cero prometen emprender en el primer
canto, una pieza arquetípica de esas que para unos tiene demasiada
melodía en el estribillo épico y para otros demasiado poca. Ese es el
terreno de Piztiak, banda de orígenes costeros, amante de un rock and
roll ortodoxo, lo que en Euskal Herria ha sido durante demasiados años
una heterodoxia suicida, una anomalía que cada vez la es menos.

Han pasado muchos años desde aquel “Bildur naiz” de Zarama, para
llegar a “Ez zaitez beldur”, el segundo corte de este trabajo de
Piztiak con unos guitarreos que nos traen el eco del riff de “Whole
lotta love” de Jimmy Page pero que van luego desarrollándose por su
propio camino y sus propios pedales. Desde ahí pasamos a la pesadilla
de “Ezin” que busca cobijo en un sonido mas Feelgood, más finales de
los setenta en apariencia, con la guitarra solista acariciando a la
bestia. Más extraña y difícil “Abioiak zerua urratzen” tiene su momento
más crucial en el punteo que nos acerca a “All Along The Watchtower”.

“Gatiburen balada” sabe a esas piezas torre construidas piso a piso,
sufrimiento a sufrimiento en las horas que saben a siglos en las
comisarias y las celdas de castigo. Neil Young sabe algo de este tipo
de arquetipo de balada rock. La de Piztiak es también un excelente
ejercicio para crear el clima del siguiente canto,"Bili”, lo más
Stoniano y que también enlaza con Hertzainak y con “Atsegin ditut zelai
berdeak zabaltzen dituzten leihoak” para que Piztiak encuentren acomodo
en sonidos más cercanos en el tiempo. A Fermín el de Tolosa, uno de los
pocos nombres propios en una canción de este disco, le dedican el tema
más claustrofóbico como esa pantalla que se confunde con su
protagonista; que lo suple. Quedan aún cantos de la dureza total de
“Maite”, la hermosura de “Zuhaitzen denbora”, la lucha titánica de
“Autobidean” y ese agujero negro del que el alma de Jone no pudo salir.

La guitarra final, la del decimotercero, tiene algo de tañido de
campanas. Rock duro el de Piztiak, en el fondo y en las formas, un
viaje al lado oscuro de la vida. Un nuevo episodio en el viejo culto de
la bestia. Algo más que simple Rock and Roll.

Pedro Elías Igartua



PIZTIAK 2008

PIZTIAK

 

(“El hombre y la tierra”-ren soinu banda entzuten da atzetik zehar)

 

Batzutan fresko, bestetan gordin; askotan ilun, behin edo behin argi, batzuentzat pop, besteentzat zarata hutsa, niretzat rocka, zentzu zabaleneko rocka; baina beti PIZTIAK.

 

 1991tik hona 5 disko handi( Huts nazazu, Hasi orduko, Argia eta Itzala, Zero eta Euriaren zain) eta single bat ( Ez naiz  ezer). Argi dago PIZTIAK hauek euren erritmoa daukatela, eta ez direla urtero kumeak ematen dituzten horietakoak. Hauek bakarrik beharrezkoa denean ( dutenean hobeto esanda) egiten dute orru.

 

Datorren Azaroaren 13an Bilboko Kafe Antzokian izango da espezie iheskor honen hurrengo agerraldia eta bertan lan berria izango denaren zipriztin batzuk bizitzeko aukera izango dugu.

 

Batzuentzat barri, besteentzat zahar, niretzat bakarrik PIZTIAK.

 J. Urdanga