PIZTIAK ROCK TALDEAREN BLOGA

Archive for apirila, 2008

PIZTIAK ARGIAN( Hasi Orduko diskoaren inguruan)

Piztiak: «Disko honetan gure bidea aurkitu dugu: rock’n’rolla»

Joxi Goikoetxea

 

Piztiak musika taldekoei elkarrizketa
Laster argitaratuko da taldearen "Hasi orduko" bigarren diskoa
Piztiak: «Disko honetan gure bidea aurkitu dugu: rock’n’rolla»
Ondarroa eta Mutrikuko partaideez osaturiko Piztiak taldeak laster kaleratuko du «Hasi Orduko» bere bigarren diskoa. Boskoteak, rock’ n’ roll musikaren alde egin du apostu Elkar etxearen eskutik plazaratuko duen bere lehenengo LP honetan.
ARGIA. Zer berritasun eskaintzen duzue "Hasi orduko laster argitaratuko den zuen lehenengo LPan?
PIZTIAK. Ekoizpen lana, gu, Jean Phocas eta Juan Carlos Perez-en artean egin dugu eta grabaketa Elkarren estudioetan burutu genuen otsailean. Aurrerapen gisa argitaratutako singlean ikusten zen bezala, rock’n’rollean murgildu gara. Piezak aurreko diskoan agertzen direnak baino motzagoak eta indartsuagoak dira. "Huts nazazu" aurreko diskoan, Tu-k gure aurreko taldea eta Piztiaken arteko bidea islatzen zen. Bertan, pop eta rock estiloen nahasketa jorratzen genuen. Orain gure bidea aurkitu dugula uste dugu: rock’n’rolla. Garapena izan da.
A. Diskoan, "Argitan berotan" izenbarua jarri diozuen Lou Reed-en "White light-white heat" kantaren bertsioa egin duzue
P, Bai, hala ere, hitzak Josu gure baxulariak egin ditu. Kanta hau betidanik gustatu zaigu. Behin, Urretxuko gaztetxean egin genuen kontzertu batean, Txomin gitarrajole eta kantariariari bi soka hautsi eta Josu kanta hau jotzen hasi zen. Azkenik, denon artean jo genuen kanta osoa eta oso ondo geratu zen. Entsaiuetan ere askotan jotzen genuenez, zergatik ez bertsioa egin? Hartu eta sartu. Lou Reedek egiten duen musikaz gain, guri denetarik gustatzen zaigu. Gustu ezberdinak daude taldean.
A. Grabaketan bateriajole berriak parte hartu du.
P, Bai. Piztiak proiektua, neurri batean, erritmo kutxa alde batera utzi eta bateria jole baten bitartez musika indartsuagoa egitea zen. "Huts nazazu" aurreko diskoan, Deliriums Tremenseko Txufuk eta Itoizeko Jimik jo zuten bateria. Grabaketa burutu eta gero sartu zen taldean Carlos gure baterijolea. Geroztik, berarekin lan egin dugu. "Hasi orduko" disko hau taldeko bost partaideen artean grabatu dugu, laguntzarik izan gabe. Nahiz eta batzuetan laguntzak ondo egon, askotan arriskutsuak izaten dira.
A. Orain dela urtebete sortu zineten. Kontzertu asko egin dituzue denbora horretan?
P, Asko ez, baina hogei inguru egin ditugu. Ea orain, diskoa argitaratu ondoren zer gertatzen den. Gure asmoa zuzenean jotzea da. Diskoa baino nahiago dugu zuzenean jo, jendearekin komunikatu eta ondo pasatu. Orain arte, kontzertuak Euskal Herri osoan egin ditugu. Madrilen jotzeko proposamena luzatu ziguten iaz baina azkenik bertan behera utzi zen emanaldia. Ea berriz deitzen duten!
A. Zer moduzko erantzuna izan du aurreko diskoak?
P, Kritika onak izan ditu orohar. Baina gauza berria izanik ez zen ondo ikusten taldearen norabidea. Hasiera bezala ondo zegoen. Bestalde, LP txiki bat izateko ondo saldu da, ez asko, ez gutxi. Bigarren disko hau grabatzeko aukera izan dugunez, ez zen gaizki salduko. Lan honen aurretik bi single kaleratu genituen. Orain dela gutxi argitaratutako diskoko bi kantak eta "Ez naiz ezer" izenburua duen aurreko singleko A aldea LPan agertzen dira.
Joxi Goikoetxea

Ekoizpen lana, Piztiak, Jean Phocas eta Juan Carlos Perez-en artean egin dute.


AKUSTIKU KALDERAPEKON

Datorren euenin, apirilak 24, Bilboko kalderapekon kontzierto akustiko bat emongou, bertan kanta barri batzuk jokouz eta giro ona egongo dala susmaten dou.